AURKEZPENA - ARROSPIDE BANAKETAK

Arrospide Banaketak S.L. 1992an sortu zuten Juanjo Arrospidek eta Isabel Sarasolak, grina handia baitzuten perretxiko eta basa-boilurrekiko.Enpresa Europako mikologi gune handienetako batean dago, Euskal Herrian alegia. Pixkanaka, barietate asko erabiltzen hasi ginen gure bezeroen eskaria asetze aldera, eta horrenbestez, onddo eta perretxiko freskoez gainera, perretxiko izoztuak, deshidratatuak eta kontserbakoak eskaitzen hasi ziren. Urte hauetan, hazi egin gara, eta enpresa teknologia berrietara eta indarrean dauden osasun araudietara eta elikadura-segurtasunera egokitu dugu.

KONTAKTU: info@arrospidebanaketak.net
943 364 460 - 607 233 517 - 670 902 762
HELBIDEA: Santuenea, 5 - USURBIL (GIPUZKOA)

GURE PRODUKTUAK

AURKEZPEN-ERAK

Mendietatik ahal den azkarren iristen dira Arrospideren lantokira eta han garbitu eta ondo selekzionatu ondoren, 24-48 orduren buruan sukalde edo dendatan izango dira. Beti ere garaian garaiko perretxiku mota eta onttoak izango ditugu.
Aholkua: Onttoez gain animatu zaitez merkatuan dauden perretxiku motak probatzera.
Ontto freskorik ez dagoen garaian badira izoztuak dauden onttoak ere. Hauek urte guztian izaten ditugu eta sukaldean emango zaion erabileraren arabera mota ezberdinekoak dira. Produktuen kongelatzea tunel berezietan egiten da bapatean kongelatuz, beti ere onttoaren zapore eta freskotasuna manten duzu.
Aholkua: Ontto izoztuak prestatzeko garaian ez da komeni erabat "deskongelatzen" uztea, hoberena zuzenean egitea da.
Onttoak oliba olioetan ere oso ondo kontserbatzen direnez, aukera hau ere oso erabilgarria eta praktikoa da sukalderako. Ontto freskoa erabiltzen da, egosi eta ondoren oliba olioarekin kristalezko tarroetan sartzen da.
Aholkua: Modu honetako onttoak prestatzeko tarroan dagoen olioa nahiko fuertea egoten denez olio berri bat erabiltzea gomendatzea da.
Onttoen %90a ura denez, onttoa kontsubatzeko beste metodoa sekatzea da, deshidratatzea. Gutxi gora behera 14 kg. ontto fresku behar da kilo bat deshidratatua egiteko.
Aholkua: Sukaldatu baino lehen 12 ordu eduki behar dira uretan ontto nahiz perretxiku deshidratatuak.
Nahiz eta gehienbat ontto eta perretxikoen munduan murgildurik egon, badira beste hainbat produktu berezi Arrospide Banaketaken: MALDON GATZA, TRUFADUN OLIOA, MODENAKO OZPINA, CARNAROLI ARROZA, GINDILLA FRESKOAK, KONTSERBAKO GINDILLAK, GERNIKAKO PIPARRAK, ALETUTAKO BABA TXIKIA, ALETUTAKO BABA HAUNDIA, ALKATXOFAK, TUDELAKO ESPARRAGOAK, BASOKO FRUITUAK (Frambuesa, Arandanoa, Grosella eta Mora), ALETUTAKO ILAR TXIKIA, ALETUTAKO BARATZURIA.
arrospide banaketak Boletus Pinicola. Hongo de Pino
Boletus Pinicola. Kaskabeltza

Erabilgarria: freskoa, izoztua, kontserban, deshidratatua.

arrospide banaketak Boletus Aereus. Hongo Negro
Boletus Aereus. Onddo Beltza

Erabilgarria: freskoa, izoztua, kontserban, deshidratatua.

arrospide banaketak Boletus Aestivalis Reticulatus. Boleto Reticulado
Boletus Aestivalis Reticulatus. Onddo Zuria

Erabilgarria: freskoa, izoztua, kontserban, deshidratatua.

arrospide banaketak Boletus Edulis. Hongo Blanco
Boletus Edulis. Onddo Zuria

Erabilgarria: freskoa, izoztua, kontserban, deshidratatua.

arrospide banaketak Tuber Aestiuum. Trufa de Verano
Tuber Aestiuum. Udako Boilurra

Erabilgarria: freskoa, izoztua, kontserban.

arrospide banaketak Boletus Pinicola. Hongo de Pino
Marasmius Oreades. Senderila

Erabilgarria: freskoa, deshidratatua.

arrospide banaketak Morchela Conica-Esculenta. Colmenilla
Morchela Conica-Esculenta. Karraspina

Erabilgarria: freskoa, deshidratatua.

arrospide banaketak Cantharellus Cibarius. Rebozuelo
Cantharellus Cibarius. Ziza Hori

Erabilgarria: freskoa, deshidratatua.

arrospide banaketakCantharellus Cornucopioides. Trompeta de los Muertos
Cantharellus Cornucopioides. Saltsa Perretxiko Beltza

Erabilgarria: freskoa, deshidratatua.

arrospide banaketak Calocybe Gambosa-Tricholoma Georgi. Perrechico
Calocybe Gambosa Tricholoma Georgi. Udaberriko Ziza

Erabilgarria: freskoa.

arrospide banaketak Amanita Caesarea. Huevo de Rey
Amanita Caesarea. Kuleto, Gorringo

Erabilgarria: freskoa.

arrospide banaketak Russula Cyanoxantha. Carbonera
Russula Cyanoxantha. Urretxa

Erabilgarria: freskoa.

arrospide banaketak Russula Virescens. Seta de Cura
Russula Virescens. Gibelurdina

Erabilgarria: freskoa.

arrospide banaketak Cantharellus Lutescens. Rebozuelo Anaranjado
Cantharellus Lutescens. Saltsa Perretxiko Horia

Erabilgarria: freskoa.

arrospide banaketak Cantharellus Tubaeformis.
Cantharellus Tubaeformis

Erabilgarria: freskoa.

arrospide banaketak Hydnum Repandum. Lengua de Vaca
Hydnum Repandum. Tripaki

Erabilgarria: freskoa.

arrospide banaketakLactarius Deliciosus. Rovellón, Níscalo
Lactarius Deliciosus. Esnegorria, Niskaloa

Erabilgarria: freskoa.

arrospide banaketak Tricholoma Portentosum. Capuchina
Tricholoma Portentosum. Ziza, Ilun Hankaoriska

Erabilgarria: freskoa.

arrospide banaketak Tuber Melanosporum. Trufa Negra
Tuber Melanosporum. Boilur Beltza

Erabilgarria: freskoa.

ADITUAK GARA

Biltzeaz gainera, eta gure bezeroen beharrak urte osoan asetzeko asmoz, oso kalitate handiko onddoak inportatzen espezializatu gara.

Behin produktuak jasota, artisau erara, eskuz eta kontu handiz egiten da hautaketa eta ontziratzea. Ondoren, tamainaren arabaera sailkatzen dira, gure bezeroei sukalde-aplikazio bakoitzeerako kalibre egokiak eskaintzeko.

Gure enpresatik ateratzen den onddo bakoitzak osasun-baldintza ezin hobeak izaten ditu sukaldarako.

Arrospide Banaketak

KALITATEA

Hotzaren kalitatezko prozesua mantendu egiten da prestatzeko eta/edo garraiatzeko prozesuetan (produktu freskoa denean), kontsumitzaileari ematen zaion arte. Horrek aukera ematen du onddoen gastronomi ezaugarriak maximoan mantentzeko: zaporeak, usainak, egiturak eta nutrizio-propietateak.

Bildu ondorengo 24 orduren buruan prestatzen eta ontziratzen ditugu gure kontserbak; horrela, produktu freskoaren esentzia gordetzen da.

Azken emaitza kalitatezko basa-produktuen abanikoa izaten da, konfiantza ematen duena, gure bezeroek egunero aitortu ohi dutenez.

Arrospide Banaketak

INSTALAZIOAK

Usurbilen dago Arrospide Banaketak enpresa, eta lau departamentu dauzka: produktu freskoa, produktu izoztua, produktu deshidratatua eta kontserba. Departamentu bakoitzak hozkailu eta ekipamendu egokienez hornitua dago, bere prozesua burutzeko. Hori ezinbestekoa da produktu onena baldintza onenetan eskaintzeko.

Sekzio atxiki batean manipulatu, izoztu eta deshidratatzen dira onddoak udaberrian eta udazkenean.

Onddo freskoak izugarri azkar manipulatuta, aukera izaten dugu bildu eta hurrengo egunean banatzeko.

ZERBITZUAK

Arrospide Banaketak enpresara eskari bat iristen denean, unean bertan tramitatzen du eskariak kudeatzeko daukagun departamentuak, eta 24 orduko errekor-denboran zerbitzatzen dugu, gairik baldin bada behintzat.
Gure bezeroek produktua bildu eta hain denbora gutxian jasotzen dutenez gero, onddoek beren freskotasun, zapore eta usain guztia izaten dute.
Komertzioak, hotelak, jatetxeak eta cateringak zerbitzatzen ditugu.
Zenbait furgoneta dauzkagu, hozkailu-garraiokoak, gutxi gorabehera +2ºC eta -5ºC arteko tenperaturan banatzen dutenak.
Aukera dago merkantzia erreserbatzeko, gero hitzartutako lekuan eta egunean emateko.

Arrospide Banaketak